3. hiruhilabetea

Binaka, gai baten inguruko hitzaldia prestatu behar duzue. Horretarako MAIATZAREN 5-12-19-26ko klaseak izango dituzue.

Lanak   EKAINAREN 1EAN jasoko ditut, eta aste horretan zehar aurkezpenak egingo dituzue.  Lana egiteko pauso hauek jarraitu:

-Gaia aukeratu, eta zehaztu.

-Behin-behineko aurkibidea prestatu.

-Informazioa bilatu.

-Informazioa sailkatu: baliagarria dena gorde.

-Informazioa sailkatu eta ordenatu.

-Hitzaldia idazten hasi.

-Lana errepasatu eta aurkibidea moldatu (behar izanez gero).

** Hitzaldirako lagungarria den materiala erabili dezakezue: argazkiak, bideo laburren bat, beste materiala…..

*******************************************************************************

Martxoaren 24-31 rako lana: Bikoteka, nahi duzuen,gustuko duzuen… pertsonaia bat aukeratu. Pertsonaia horri elakrrizketa bat egin beharko diozue; aurrez prestatutako elkarrizketa bat, alegia. Hauek dira jarraitu beharreko pausoak; eta gogoan izan martxoaren 31n jasoko ditudala lanak:

1-Pertsonaia aukeratu (aktore, kirolari, politikari, ezagun bat…)

2-Hari buruzko informazioa bilatu

3-Galderak prestatu (galderen arteko lotura zaindu, gaia, ordena….)

4-Elkarrizketa osatu: ahalik eta errealena izan dadila.

Gogoratu zein egitura, atal, ezaugarri, galdera motak (originalak, luzeak, motzak…)… bete behar dituen zuen lanak. Argazkia jartzea, eta nahi duzuen “formatoa” eman diezaiokezue.

**********************************************************

Ikusi ditugu esaera zaharrak (atsotitzak) zer diren, ezaugarriak…. Orain esaera zahar berriak ezagutzeko (eta erabiltzeko) garaia iritsi da!!

Interneten laguntzaz, liburuko 114-115 orrialdeetako 1-2-3-4 ariketak egin behar dituzue.

Utzi iruzkina